Jueves, 19 de Octubre del 2017,
Kultiba

GetxoKLab: 5 gako garrantzitsu.

aitzol batiz 2016/06/27 ICC-Sector Profesional No Comments
imagen_post 5 claves getxoklab copia

Hona hemen labur GetxoKLab-en bost gako nagusiak. Gogoratu izena emateko epea uztailaren 5ean amaituko dela.

1. Ekin bitartean gaitasunak eta trebetasunak hobetzea. Enpresa baten arrakasta edo porrota enpresa hori martxan jarri duen pertsonaren esku dago. Uneoro bilakatzen jakitea, hausnarketa produktiboa egiten ikastea, enpresa sortzeko moduaz jabetzea…  Nork bere burua ezagutzea funtsezkoa da. GetxoKLaben uste dugu enpresak ez direla zenbaki eta ideietara mugatzen; hori dela eta, esperientzian oinarrituta jarduten dugu, hala, dinamika bakoitzean, nork bere egoerari aplikatzeko ezagutzak eskura ditzan.

2. Lehen mailako taldea:  Marina Goñi, Juanma Murua, Natalia Zapatero, Susana Zaballa, Roberto Gómez de la Iglesia,…eta beste hainbatek lagunduko dute GetxoKLab taldearen prestakuntzan eta aholkularitzan. Horiek denak adituak dira nor bere arloan eta hutsetik abiarazi dituzte euren enpresa-proiektuak.  Aukera paregabea duzu haien ikuspuntutik ikasteko.

3. Esperientzia partekatzea. Negozio edo proiektu bat hasi duten asko damutzen dira bide hori bakarrik egin izanaz. Enpresa bat martxan jartzeko edo hobetzeko beldurrak askoz eramangarriagoak dira gakoak eta ikasitakoa elkarbanatzen badira.

4. Negoziorako ideia batekin edo ideiarik gabe. Ideia bat ez da negozioa berez, negozio-eredu iraunkor bat sortu beharra dago.  Horretarako, nor bere proiektu profesionalean oinarrituko da, negozio-eredu bat moldatzen joateko, aurretiko ideia batetik abiarazita ala ez. Pertsona bakoitzak abiapuntu desberdina izango du eta behar duen norabidean egingo du aurrera.

5. Disziplina anitzekoa. Hauexek dira Getxoko arlo estrategikoak: kultura eta sormena; osasuna, ongizatea eta kirola, eta horiei lotutako turismoa. Arlo zabalak dira, beraz, era guztietako profesionalak elkartu daitezke eta elkarri lagundu.

Gehiago jakin nahi duzu? GetxoKLab esperientziaren parte izan nahi baduzu, anima zaitez eta eman izena.

GetxoKLab-i buruzko informazioa

¡Kultiba a tus amigxs! Share on LinkedIn0Share on Facebook0Tweet about this on Twitter0Share on Google+0Pin on Pinterest0Email this to someone

Sobre el autor

aitzol batiz

enREDando... ;-)

Deja una respuesta